|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() |
Berangon izan ziren irinerako zortzi boluen artean, agirien bidez egiaztaturiko antzinakotasunak garrantzi berezia ematen dion Pozakoa nabarmentzen da. Errota hau da, “las aseñas de Poza de Merana” izenaz ezagutzen zutena,XIV. Mendearen lehenengo erdian Mencía andreak oinordekotzan bereganatu zuena. Aitak emana zen berea, eta aitaren eskuetara, berriz, emaztearen bidez heldu zen, Altamiran 1275. urtean izaniko borrokaren ondorioz zenduriko Iñigo Ortiz de Ibargoeren alaba zelarik. Mendeak joan mendeak etorri, Berangon bizi izanikoen gaineko datu fidagarriak ditugu 1515.etik aurrera. Berangok ere bizi izan zituen gerrekin loturiko gorabehera latzak, batik bat Ibargoendarrek eta Butroetarrek XIII, XIV eta XV. mendeetan zehar parte hartu zuteneko bataila ankerrek eraginda. Herriko semerik aipagarrienen artean, ongile bikaina izan zen Simón Pedro de Otxandategi arkitektoa aipatu behar da, berari baitizkiogu zor, jaioterri izan zuenarenganako maitasunaren erakusgarri gisa, elizaren gaur egungo dorrea eta Udaletxea. Baina horri guztiari eta txit interesgarri diren beste hainbat gairi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Berangoko historiaren gainean Alberto Diez Saiz–ek idatzitako 40.000 AÑOS DE HISTORIA liburuak dituen ataletara sartuta geuregana dezakegu. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||