Berango Antzokia

Berango Antzokia

Abarotxu bidea, 17
48640 Berango
Telefonoa: 946 681 179

Oso modu ausartean eraiki da  bere diseinu modernoa eta XVIII. mendeko baseliza barrokoak menperatzen duen inguru klasikoa uztartuz. Baseliza herriko ondare arkitektoniko nagusienetariko bat da. Eraikina bere auzokideekin lotzen da, auzoko Kultur Etxea barne,  inguruko beste eraikinak bezala aurrealdeko horma hareharrizko harri-hormaz egina baita.

Hala eta guztiz ere, diseinu modernoari eusten dio, bere forma geometrikoen bidez funtzionalitatea lortzeko. Batez ere erabilera anitzeko gunea da, bere leku gardenek argitasun atsegina ematen diote bere leiho handien bidez.

Duen ekipamenduak, gainera, erakin modernoenek ematen dituzten zerbitzuak eskaintzen ditu. Adibidez, Berango Antzokia abangoardian dago bere berogailu ekipamendua dela eta, geotermia sistema erabiltzen baitu. Zentroa, erakin publikoen artean, lehenetarikoa da lur-azpiko beroak ematen duen energia garbiaz eta jasangarriaz baliatzen.

Lehenengo solairua udal musika Eskolaren egoitza da, 212 jesarleku duen Auditorioa du, 2 solairu 12 lokalekin herriko kultur eta kirol elkarteentzat, Berango Txirrindulari Elkartearen egoitza, adin nagusikoentzako gela.

Berangoeta Kultur Etxea

Berangoeta kultur etxea

Simon Otxandategi, 64
48640 Berango
Telefonoa eta Faxa: 946 682 143
E – maila: euskara@berango.org

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 9:10etatik 14:00ak arte / 16:00etatik 21:00ak arte 

Udal Liburutegia, astelehenetik ostiralera, 9:15-13:00 / 16:15-20:00
Haur Liburutegia, astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00, 0-12 urte bitarteko umeentzat.

Herriaren erdi-erdian dago, Santo Domingo de Guzmán Herri Ikastetxearen, Udaletxearen eta Elizaren ondoan. 1995.eko irailean ireki zituen ateak.

Hiru solairu ditu eta antzinako Mojen komentuaren oinarrien gainean altxatu zen. Tailerretarako, ludotekarako, erakusketa-gelarako, ekitaldietarako aretorako, ikasgelarako eta gizarte-kulturaren alorreko animatzailearen bulegorako gelak aurki ditzakegu gaur egun bertan, baita nagusientzako liburutegia eta haurren liburutegia ere. Guztira, 800 bat metro koadro.

Santa Ana Kultur Etxea

Santa Ana kultur etxea

Abarotxu bidea, 17
48640 Berango
Telefonoa: 946 681 179
E – maila: santanakultura@berango.org

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00ak arte / 16:00etatik 20:00ak arte

2002.eko irailaren 19ean inauguratu zen Santa Ana Kultur Etxea. Lehenago santa Ana eskolak zirenetan kokatu zen, kulturaren alorreko eskaintza hain zentralizaturik egon gabe, Berangoko Axgane, Basotxu, Abarotxu eta Santa Ana auzoetara ere, esate baterako, hel zedin.

Funtzio anitzeko kultura-gunea da. Elkarren artean bat eginda dauden hainbat gelak osatzen dute eta neurri handiko areto nagusi bakarra bezala erabil daiteke tamaina handiagoko jarduerak burutu nahi izanez gero. Gainera, hiru gela txikiago daude.

  • KZgunea
  • Foru liburutegia
  • Liburutegiak