Etxeko hondakinak

Etxean sortzen ditugun hondakinen parte handi bat BERRERABILI edo ta BIRZIKLATU daiteke.

Berrerabilpen eta Birziklapenaren bitartez, lehengaiak eta energia aurreztu, lurzoru, aire eta uraren kutsadura murriztu, eta zabortegi eta errausketa instalazioetara bidaltzen den zabor kopurua gutxitzen da.

Erabat garrantzitsua da hondakin guztiak edukiontzi bakar batean (berdean, errefusari dagokion edukiontzian) bota beharrean, birziklagarriak diren frakzioak sailkatu eta dagokien edukiontzian botatzea. Gure esku dago, eta oso erraza da; ohitura onak hartu eta mantentzean dago gakoa.

Ez utzi hondakinak edukiontzietatik kanpo.