5. edukiontzia - Materia organikoaren bilketa

Egunero etxean sortzen dugun zabor poltsaren %40a organikoa da.

Bosgarren edukiontziaren sistemaren bitartez edo eta etxeko-konpostaiaren bitartez, materia organikoa konpostatu eta ongarri naturala, konposta, lor genezake, nekazaritzan edo eta lorezaintzan erabiltzeko aproposa.

Materia organikoa birziklatzeak onurak ditu:

  • Konposta lortzen da, ongarri naturala.
  • Berangoko hondakinen kudeaketaren kostua gutxitzen da: merkeagoa da materia organikoa kudeatzea, beste hondakin guztiekin batera nahastuta, kudeatzea baino.

Edukiontzi marroian onartzen diren hondakin organikoak:

  • Etxeko hondakin begetalak, gordinik nahiz kozinatuta daudenak: barazkiak, frutak ta fruten hezurrak, fruitu lehorrak eta berain azalak, zerealak, hondar begetalak
  • Lorategi eta baratzeko hondarrak
  • Ogi eta opil hondarrak
  • Sukaldeko papera, serbiletak, musuzapiak
  • Infusio poltsatxoak eta kafe hondarrak
  • Botiletako kortxoak (plastikozko-ak ez)

Ezin dira bota:

Okela, arrain, itsaskien hondarrak (kozinatuta edo gordinik); esnekiak (gazta…), arraultza azalak, pardelak, animali gorotzak, lurra ezta zigarro mukirik.

Oraindik etxean “ORGANIKOAREN KIT-a” ez baduzu, eskatu udaletxean.

 Dossierra jaitsi  (PDF 221KB)