Hezkuntza

 

1989.ean ekin zion bere ibilbideari, Garai hartan, solfeorako eta pianorako prestatzen ziren ikasleak eta ikasturtea amaituta, Getxoko Kontserbatoriora abiatzen ziren azterketa egitera.

Gaur egun HSOALen ezarpenarekin, Musika-Lengoaia eta Piano ikasketak ematen dira bertan, baina ikasleek ez dute azterketarik egiten. Ikasleak, hala nahi dutenean, Kontserbatoriora joateko prestatzen dira, baldin eta gaitasuna badute.

Lehenago aipatu denez, pianoa baino ez da eskaintzen musika tresnen artean. Orain arte umeentzako eskaintza izan den arren, musika lengoaia ikasteko aukera ematen zaie nagusiei ere.

Udal musika eskolan hasteko betekizunak:

  • Berangon erroldatuta egotea.
  • Inskripzioa egiten den urtean 7 urte betetzea.
  • Helduek ere badute Helduentzako Musika-Lengoaia klaseetara joatea.

Inskribapen-epea:

Maiatzean hasten da eta irailaren hasierara arte luzatzen da.

Ordutegia:

Arratsaldeko 16:00etatik iluntzeko 20:00etara gutxi gorabehera.