Euskara Berangon

Berangoko jatorrizko hizkuntza, gizaldirik gizaldi oraintsura arte, euskara izan dena ukatu ezinezkoa da. Gaur egun ere, euskara da bertako hainbaten gogo-bihotzetan irauten duen herri honen altxor kulturalik garrantzitsuenetarikoa.

Baina ez da bertakoa edozein euskalki, bizkaiera da jatorrizkoa eta beronen barruan Plentzia izeneko barietateari dagokiona. Barietate hau, gutxi gora behera, Txorierrin hasita itsasaldetik Lemoizeraino eta barnealdetik Mungiraino hedatzen da.

Berangoko euskarak, barietate honen barruan kokatuta egonagatik, berezko berezitasun batzuk dauzka. Berezitasunok azpi-barietate biren arteko mugan egoteagatik jazotzen dira. Azpi-barietate horiek Txorierrikoa eta Uribe Kostakoa dira.

Soinu batzuk ebakitzeko era eta hiztegian topa ditzakegun bitxiak gogotan erabilita ere, azentu sistemak eta gramatikak gorde dituzte bertako tasun eta molderik aipagarrienak.

Berangon euskaldunen pisua gero eta garrantzitsuagoa da. Gure udalerrian diren gazteen artean asko euskaldunak dira. Edozelan ere, gure umerik gehienak eredu euskaldunetan eskolatuak izan arren, euskararen erabilera eta transmisioari dagokionean, itzelezko jauzia izan dela esan behar da.

Hori dela eta, euskararen ezagupenean eskolaren bidez lortu dugun aurrerapenak ez du inolako islada zuzenik izan erabileran eta Berangon euskararen erabilera sustatu eta indartzeko jarduera egokiak antolatu behar ditugu.

Harremanetarako

Euskara zerbitzuak-zerbitzuak euskaraz

Itzulpen zerbitzua

Berangon berbarik berba

  • Nahi dudalako
  • Eman giltza