Berango berbarik berba

Berangoko euskarari buruzko liburua

Liburuaren prezioa 12 eurokoa da (CDa barne). Salgai dago Berangoko udaletxeko bulegoetan.

Liburuarekin batera CD bat eskaintzen da, liburuaren edukia eta informatzaileekin eginiko elkarrizketak ordenadorean entzun eta ikusi ahal izateko.

Iñaki Gaminderen liburu honen helburua Berangoko euskara eta bertako kultura tradizionala jasotzea eta ikertzea da.

Lanak zati nagusi bi ditu; batetik, Berangoko kulturarekin lotuko testuak eta berbak eta, bestetik, linguistikoagotzat har dezakegun bigarren zatian bertako euskararen ezaugarrien berri ematen da.

Berangoko udalaren eskaera jaso ondoren, 2003ko urtarrilean hasi zen egilea informazioa batzen.

Horretarako edadeko informatzaileak aukeratu dira, 23 Berangoztar.

Liburuan agertzen diren datuak aldi bitan jaso dira; batetik, joaneko 20 urtean zehar eginiko hamahiru grabaldiren emaitzak batzen dira eta, bestetik, 2003. urtean eginiko 21 saioren emaitzak. Denetara 35 bat ordu jaso du Gamindek audio seinaletan eta beste 6 ordu bideoan. Soinu eta bideo grabazioak egin ondoren transkripzioak egin ditu.

Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren dirulaguntzak jaso ditu.