Berdintasuna

Azken urteotan, aurrerapausu ukaezinak eman dira emakume eta gizonen arteko berdintasunaren arloan. Eta hori guztia bi eragileren errebindikazioei esker gertatu da: batetik, mugimendu feminista, eta, bestetik, oinarrizko eskubideak lortu eta bazterkeriak desagertaraztearen aldeko emakume mugimenduak.

Errebindikazio horiek agerian jarri eta oraindik jartzen dute noraino dauden errotuta emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak, eta begi bistan uzten dute kultur eta gizarte estereotipoetan oinarrituta daudela. Horregatik, bada, botere publikoen esku hartzea ezinbestekoa da gizartearen esparru guztietan beharrezko eta benetako berdintasuna lortzeko.

Gero eta berdintasun handiagoa izango duen gizartea ahalbidetzeko politikak udalez gaindiko organoetatik ez ezik, udal esparrutik (eta gure kasuan mankomunitate esparrutik) ere bultzatu behar dira, pertsonengandik hurbilago gaude eta. Horrela, duela 3 urtetik hona, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Saila du. Mankomunitateko sail honek teknikari kualifikatua du atxikita.

Berdintasun Zerbitzuak modu aktiboan txertatu nahi du emakume eta gizonen arteko berdintasun printzipioa udal egituretan eta egitura mankomunatuetan, bai eta ekintza publikoko maila guztietan ere. Eta horretarako, herritarren sentiberatzea eta parte hartzea bultzatzen da, gaur egungo ezberdintasun egoerak aldatzeko.

2017ko irailaren 26ko Osoko Bilkuran onartuta:

Eraso fisiko eta sexu askatasunaren kontrako egiazko eta kontrastatutako gizonezkoen biolentzia kasuen aurreko jokabide prozedura


Adierazpen eredua (PDF 232KB)

Prentsa oharra (PDF 192KB)

Jarduera prozedura (PDF 208KB)