Berango 21

Berangoko Udaleko Ingurumen Sailak eta Tokiko Agenda 21ak ingurumen jarduerak antolatu dituzte urte osorako, baita hiritarrei Tokiko Agenda 21 ezagutarazteko jarduerak ere:

  • Mugikortasun Jasangarriko Europako Astea
  • Aste Berdea
  • Hiritarren Partaidetza Foroak
  • Ingurumenaz jabearazteko kanpainak

Zer da Tokiko Agenda 21:

Tokiko Agenda 21 prozesu dinamikoa, jarraitua eta partaidetzakoa da; biztanleen bizi kalitatearen hobekuntza sustatzen du, ingurumenean, oreka ekonomikoan eta justizia sozialean oinarrituz. 21. Toki Agendak gure oraina hobetu eta etorkizuna segurtatzeko oinarriak ezartzen ditu.

Guztiok gara Tokiko Agenda 21eko protagonistak, alderdi politikoak, udal zerbitzu teknikoak, enpresak, dendak, elkarteak,...; batez ere, auzotar guztiok.