Behargintza

Oinarrizko bi zutaberen gainean pausatzen da Behargintzako jardueraren xedea: enpleguaren sustapena eta toki-ekonomiaren promozioa. Biak daude elkarren artean erabat loturik. Beharrezkoa da herriko ekonomia-jarduera sendotzea eta bultzatzea enplegua sorrarazteko politikek sustraitzeko eta garatzeko eremu egokia aurkituko badute. Zenbat eta jarduera biziagoa, hainbat eta enplegu-tasa altuagoa, herrian lanik gabe dauden biztanleen ezaugarri propioak zein diren ahaztu gabe.

Ezinbestekoa da herriko eragile ekonomiko horiei erreparatzea, beroriek izan behar baitute etorkizuneko jarduketa-jarraibideen iturria, bestelako joerak eta esperientziak ere alde batera utzi gabe.

Jarduketa-jarraibide horiek garrantzi berezia bereganatzen dute enpleguaren sustapenaren eremuan, zeren enplegua eskatzen dutenen ezaugarriak eta lana eskaintzen dutenen beharrizanak erabat parekatzean baitatza kontua. Herriko ekonomia-eragile horien garrantzia ez da bukatzen gai zehatz honekin, eta Behargintzaren gainerako jardueretara ere hedatzen da, ondorengo azalpenean aipatuko den bezala.

Enplegua sustatzeko lanak jarduteko hiru ardatzen ingurukoa behar du izan:

  • Inguruetan lanik gabe dauden pertsonen gaitasunak hobetzea eta lan-merkatuan zehar gidatzea.
  • Tokiko ekonomia-eragileen eta lan bila dabiltzanen arteko elkarrizketa. Behargintzak bi taldeen arteko zubi bilakatu behar du.
    • Enpleguaren eskariaren eta eskaintzaren arteko kudeaketa.
    • Prestakuntza-eskaintza dauden beharrizanei egokitzea.
    • Beste esperientzia batzuen azterketa eta hedapena.
  • Tokiko ekonomia-eragileentzako laguntza.
    • Jarduketa-lerro horren izpirituak tokiko ekonomia-eragileen jarduketari begira ematen den laguntza behar du izan, gizarte-ondasuna diren aldetik, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sendotu eta sorrarazi egiten baitute.
    • Ekoizpenaren hiru sektoreak, lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena dira jarduketa-lerro honen helburu.
    • Behargintzaren aldetik gauzatzen diren laguntzarako jarduketak tokiko ekonomia-egitura hobetzeko aldeetara begira egindakoak izango dira; elkarteak, teknologiaren aldeko berrikuntzak, kalitate-sistemen ezarpena, nazioarteratzea, prestakuntza, eta abar.
    • Jarduera ekonomiko berrien sustapena.

Uribe Kostako Behargintza

Helbidea:
Karabiazpi, 1. Berango 48640
Telefonoa: 946 760 638
Faxa: 946 767 024
Ordutegia:
Astelehen eta ostiralak: 8:00-15:00
Astearte, asteazke eta ostegunak: 8:00-18:00
Udan: 8:00-15:00
Posta elektronikoa
urkobe@urkobe.net

Zerbitzuak

  • Urkobe
  • Lanbide