Behargintza

 

Lan-Orientazioa

Lan-orientaziorako zerbitzuaren helburua, lan bila dabilena lan-merkatuan zehar gidatzearena da.

Jarduketa-lerro honen oinarria, elkarrizketa bat egitea da. Elkarrizketa horretatik curriculum vitae bat eratuko da, eskatzaile bakoitzaren punturik sendoenak indartuz eta laneratzean oztopo gerta dakizkiokeenei antzematen saiaturik.

Lan-bitartekintza

Enplegu-eskaerak eta enplegu-eskaintzak uztartzea da zerbitzu honen helburua.

Bi iturri dauzkagu lan-eskaintzak eskuratzeko tenorean:

  • Barrukoa: Behargintzara zuzenean bidaltzen diren eskaintzak.
  • Kanpokoa: Kanpoko baliabideei esker lortzen diren eskaintzak.

Prestakuntza

  • Bertakoa
    Enplegurako hainbat prestakuntza-ikastaro jartzen ditu abian Behargintzak, kontuan hartuta zein diren enpresen aldetiko eskaria, erabiltzaileen eskaerak, eta eskualdeak bere dituen ezaugarriak. Prestakuntza-ekintza ugari gauzatu dira zentzu honetan; Geriatria, Soldadura, Ostalaritza, Hardware-Ekipoen Mantenua, eta abar.
  • Kanpokoa
    Gure erabiltzaileak prestakuntzarako eskaintza globalaren barruan txertatzeko ahalegina egitean datza.