Alkate andrearen agurra

María Isabel Landa

Auzotar hori:

Dakizun bezala, ekainaren 16an Berangoko alkate hautatu ninduten zure laguntzari esker. Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkizut bizi-kalitatea hobetzearen alde lan egiteko nigan jarri duzun konfiantzagatik. Konfiantza horrek eskatzen duen erantzukizunari ilusioz eta irmotasunez egingo diot aurre.

Hauteskunde kanpainan behin eta berriro esan dudan bezala, udaletxeko eta nire bulegoko ateak zabalik izango dituzu, eta zure iradokizunak eta ekarpenak jasotzeko prest izango nauzu. Zure partaidetza beharrezko da eremu guztietan hobetzen jarraitzeko.

Beraz, eskerrik asko zure laguntzagatik, nire izenean eta babesten nauen taldearen izenean.

Maria Isabel Landa Gaubeka
Berangoko alkatea