PARTAIDETZA BIDEZKO AURREKONTUAK 2019. BERANGOKO UDALA BIDEA EGITEN

Berangoko Udalak ondoz ondoko hirugarren urtez bizilagunen beharral eta lehentasunak txertatu nahi ditu 2019ko aurrekontuak sortzeko prozesuan.

Gobernu-taldeak bizilagunen esku jarri du udal aurrekontuak sortzeko prozesuan iritzia emateko aukera.

NORK AZAL DITZAKE PROPOSAMENAK?
Berangon erroldatutako edozein pertosnak, 16 urtez gorakoa izanez gero.

NOLA HAR DEZAKET PARTE? ZEIN BIDE ATONDU DIRA PROPOSAMENAK BILTZEKO?

1. Aurrez-aurreko arrterako udal-bulegoetan dagoen formularioa bete eta emanez.
2. Proposamena/-ak euskarri digital batean (USB memoria, SD txartela, CD-a. DVD-a, eta abar) aurrez-aurreko arretarako udal-bulegoetan aurkeztuz.
3. Proposamena/-ak (eskaneatuta eta mezuari atxikita) partaidetza@berango.org posta elektronikoko helbidera bidaliz.
4. Udaleko webgunean eskuragarri dagoen formulario digitala betez.
5. UDalerrian hainbat lekutan egongo diren postontzietan.

Urriaren 24ean, asteazkena, SABINO ARANA KALEAN PILOTALEKUAREN INGURUETAN 11:00etatik 14:00tara eta 16:00etatik 19:00etara.

PARTE HARTZEN DUTENENTZAT PHOTOCALL BAT EGONGO DA. ANIMA ZAITEZ!

Urriaren 25ean, ostegunean, OSASUN-ZENTROAREN INGURUETAN 11:00etatik 14:00tara eta KULTUR ETXEAREN SARRERAN 16:00etatik 19:00etara.

Horrez gain Udalak are gehiago hurbildu nahi ditu auzokoak udal-aurrekontuaren prestaketara. Horretarako, bi ekitaldi desberdinal egongo dira.

Datorren urriaren 25ean, 19:00etan KULTUR ETXEAN

Azaroaren 7an 19:00etan JUBILATUEN ETXEAN.

Anima zaitez parte hartzera!!

NOIZ ARTE BIDAL DITZAKET PROPOSAMENAK?

EMATEKO AZKEN EGUNA AZAROAREN 11AN IZANGO DA.

ZER NOLAKO PROPOSAMENAK AURKEZ DITZAKET?

Udal-eskumenekoak diren eta ondoko arlo hauei lotuta dauden proposamenak: Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak, Berdintasuna, Kultura, Hezkuntza, Gazteria, Euskara, Drogomenpekotasunaren PRebentzioa, Ingurumena, Osasuna, Herritarren Segurtasuna, Babes Zibila eta Gizarte Ekintzak.

Teknika eta ekonomikoaren aldetik bidegarriak diren proposamenak.

Iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa justifikatuta dituzten proposamenak.

Norberaren interesak baino Berngo udalerrian bizi diren herritar guztien onura eta interesak lehenesten duten proposamenak.

Udalerrian lurralde-oreka bermatzen duten proposamenak.

Legez kontrako, difamaziozko zein diskriminaziozko edukirik ez duten proposamenak, eta gastu publikoaren arloan udal-eskumenkoa den edozein jarduera-esparruari lotutakoak.

Berango 2019: Bidea egiten (PDF; 6,88MB)