Aurrekontu PARTE-HARTZAILEAK: 2018. URTEA

Aurrekontu PARTE-HARTZAILEAK: 2018. URTEA

Berangoko Udalak bigarren urtez jarraian bizilagunen beharrak eta lehentasunak txertatu nahi
ditu 2018ko aurrekontuak sortzeko prozesuan. Gobernu-taldeak bizilagunen esku jarri du udal
aurrekontuak sortzeko prozesuan iritzia emateko aukera.

NORK AZAL DITZAKE PROPOSAMENAK?

Berangon erroldatutako edozein pertsonak, 16 urtez gorakoa izanez gero.

NOLA HAR DEZAKET PARTE? ZEIN BIDE ATONDU DIRA PROPOSAMENAK BILTZEKO?

1. Aurrez aurreko arretarako udal-bulegoetan eskuragarri dagoen formularioa bete eta emanez.
2. Proposamena/-ak euskarri digital batean (USB memoria, SD txartela, CD-a DVD-a, eta abar) aurrez aurreko arretarako udal-bulegoetan aurkeztuz.
3. Proposamena/-ak (eskaneatuta eta mezuari atxikita) partaidetza@berango.org posta elektronikoko helbidera bidaliz.
4. Udaleko webgunean eskuragarri dagoen formulario digitala betez.
5. Ondorengo lekuetan jarriko diren informazio-karpetan:
• Urriaren 25ean, asteazkenean, SABINO ARANA kalean pilotalekuaren inguruetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
• Urriaren 26an, ostegunean, OSASUN-ZENTROAREN INGURUETAN 11:00etatik 14:00etara
• Urriaren 26an, ostegunean, KULTUR ETXEAREN SARRERAN 16:00etatik 19:00etara.
Horrez gain Udalak are gehiago hurbildu nahi ditu auzokoak udal aurrekontuaren prestaketara. Horretarako, datorren urriaren 26an, 19:00etan, Kultur Etxean prozesuaren aurkezpena egingo
da eta udal-aurrekontua zer den azalduko da, baita nola onartzen den eta zer dakarren horren kudeaketak ere.
Anima zaitez parte hartzera!!!

NOIZ ARTE BIDAL DITZAKET PROPOSAMENAK?

Bi asteko epean zehar. Aurkezteko azken eguna azaroaren 8a izango da.

ZER-NOLAKO PROPOSAMENAK AURKEZ DITZAKET?

o Udal-eskumenekoak diren eta ondoko arlo hauei lotuta dauden proposamenak: Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak, Berdintasuna, Kultura, Hezkuntza, Gazteria, Euskara, Drogamenpekotasunaren Prebentzioa, Ingurumena, Osasuna, Herritarren Segurtasuna, Babes Zibila eta Gizarte Ekintza.
o Teknika edota ekonomiaren aldetik bideragarriak diren proposamenak.
o Iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa justifikatuta dituzten proposamenak.
o Norberaren interesak baino Berango udalerrian bizi diren herritar guztien onura eta interesak lehenesten dituzten proposamenak.
o Udalerriaren lurralde-oreka bermatzen duten proposamenak.
o Legez kontrako, difamaziozko zein diskriminaziozko edukirik ez duten proposamenak, eta gastu publikoaren arloan udal-eskumenekoa den edozein jarduera-esparruri lotutakoak.

Ekarpenen liburuxka (PDF 6MB)