Jardueren eta Ondasunen Interesen Erregistroa

Berangoko Udalbatzaren Idazkaritza Orokorra da bakar-bakarrik Jardueren eta Ondasunen Interesen Erregistroa eramateko eta zaintzeko arduraduna. Erregistro horietan udal-korporazioko zinegotziek ustezko bateraezintasunezko arrazoiei buruz egindako adierazpenak erregistratzen dira, bai eta dirusarrerak eman diezazkiekeen edozein jarduerari buruzkoak eta ondare-ondasunei buruzkoak ere.