Gobernu Organoak

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen duen 7/85 Legearen 20. artikuluak, Udaleko Gobernu Organoak arautzen ditu, udalerriaren biztanleriaren arabera. Gure kasuan, hauek dira organoak: Alkatea, Alkateordeak, Udalbatza, Tokiko Gobernu Batzarra, Kontuen Batzorde Berezia eta Informazio Batzorde Iraunkorrak.

Udala eratzeko bilkuraren akta, 2015eko ekainaren 13an. Korporazioa eratuta María Isabel Landa Gaubeka alkate andrea mahaiburua.

Ekainaren 18ko 392/2015 zenbakiko Alkatetza Ebazpenaren bitartez, honako hauek izendatu dira:
- Lehen alkateordea: Miren Izaskun Zubiaur Zárraga.
- Bigarren alkateordea: Aitor Miñambres Amézaga.

Ekainaren 18ko 393/2015 zenbakiko Alkatetza Ebazpenaren bitartez. Tokiko Gobernu Batzarraren kideak izendatu dira, eta Batzarrean eskuordetutako eskumenak ezarri dira.

Udalbatzak 2015eko ekainaren 30ean egindako ohiz kanpoko bileraren akta. Informazio Batzorde Iraunkorrak osaketa eta eratzea:

- Ogasunari buruzko Informazio Batzorde Iraunkorra (Kontuen Batzorde Berezi bezala jardungo du ere). 
- Hirigintzari, Ingurumenari, Obrei eta Zerbitzuei buruzko Informazio Batzorde Iraunkorra.
- Euskara eta Hezkuntzari buruzko Informazio Batzorde Iraunkorra.
- Kultura, Kirola eta Berdintasunari buruzko Informazio Batzorde Iraunkorra.
- Gizarte Ongizateari buruzko Informazio Batzorde Iraunkorra.
- Gazteria, Ekonomia Sustapena eta enpleguari buruzko Informazio Batzorde Iraunkorra.
- Gobernazio eta Lankidetzari buruzko Informazio Batzorde Iraunkorra.
- Herritarren parte-hartzeari buruzko Informazio Batzorde Iraunkorra.
- Turismori buruzko Informazio Batzorde Iraunkorra: balio historikoko elementuak berreskuratzea.
- Mankomunitateko gaiei eta Behargintzari buruzko Informazio Batzorde Iraunkorra.