Urkoko kirol instalazioen ondoan dagoen merenderotik irtengo gara, eta Mendibide estrata jarraituz Munarrikolandako gailurreriarekin konektatuko dugu Infernueta parean. Hemendik gailurreriak zeharkatzen duen bide nabarmenena jarraitu behar da. Bide honek hilobi-monumentuetara, trintxera eta bunkerretara eramango gaitu. Gailurreria osoa egin eta gero, ibilbidea Pozozabalen bukatzen da.
Fitxa ikusi (Pdf 4,57MB)