Leku interesgarriak

  • Munarrikolandako multzo megalitikoa

    Berango eta Sopelana herrien arteko mugan dago, bertan hareharri eta lurrezko bost tumulu biribil daude eta dolmen bat...
  • Santo Domingo de Guzman eliza (XVIII.m.)

    Santo Domingo de Guzman eliza (XVIII.m.)
    Fray Marcos de Santa Teresak eraiki zuen, San Lorenzo parrokiaren (XII.m.) gainean eta bertako hilobiak mantendu zituen.
  • Santa Ana Baseliza (XVII.m.)

    Santa Ana Baseliza (XVII.m.)
    Barroko erako eraikina da eta elizpeak babesten duen fatxada irekia du.
  • Hilerria (1949)

    Bere Doriar portadak lau habe-harri ditu eta pantaila apaisatua, oso behean dagoen frontoi triangeluarrak estalita.
  • Otxandategi Dorretxea (XIII.m.)

    Gaur egun, geroago eraikitako eraikinen artean dago, hala nola, inguruko etxe-jauregi eta baserria.
  • Basagoiti Dorrea (XV. m.)

    Etxebizitzaren behealdea harlangaitzezkoa da eta goialdea harlandukoa.
  • Berango-Uriarte Dorrea eta Agirreren Jauregia

    Agirreren Torre Etxea
    1921ean Manuel Smith arkitektoa gaur egungo Agirre Jauregia eraikitzen hasi zen, euskal estilo berria erabiliz, Berangoko jaunen antzinako dorre erromanikoaren gainean.
  • Soparda jauregia

    Ikusgarria izan ez arren, eraikin trinkoa da, beheko solairuan aterpea duena.
  • Udaletxea eta Eskolak (1886)

    Mentxakak eraikitakoak, neoklasiko ondoko jatorria dute eta elkarri loturik daude.
  • Otxandategiren monumentua (1911)

    Otxandategi
    Basterrak eraiki zuen tenplete eklektiko hau, eta jesarlekuak dituen iturriaren gainean Otxandategiren brontzezko bustoa ipini zuen.
  • Baserriak

    Baserria
    Bizkaiko eredu tradizionalekoak dira, eraikin trinkoak, isurialde biko teilatua dute eta fatxadan erdialdeko aterpea.
  • Errotak

    Gobela ibaian kokatzen diren ur-errotetan garia eta artoa irin bihurtzen ziren.
  • Areneburuko Bunkerra

    Areneburuko Bunkerra
    Berangok Gerra zibileko aztarna esanguratsuak gordetzen ditu.Besteak beste Areneburun dagoen metrailadore zuloa, "bunker" izenarekin ezaguna dena, herriko erdigunetik oso gertu.

Historia