Ondarea

 
Gobela ibaian kokatzen diren ur-errotetan garia eta artoa irin bihurtzen ziren. Gaur egun antzinako errotetatik bost zutik daude: Kukullaga, Itza, Errotatxu, Goiko Errota eta Poza. Kukullaga errotak harlanduko ateaitzin zilindrikoa du eta Poza errota estoldarako pasabide bezala dauden harlanduko hiru arkuren gainean dago.