Ondarea

 
Santo Domingo de Guzman eliza (XVIII.m.)

Fray Marcos de Santa Teresak eraiki zuen, San Lorenzo parrokiaren (XII.m.) gainean eta bertako hilobiak mantendu zituen. XIX. mendearen amaieran Basterrak berreraiki zuen eta bertan zeuden kanpoko hormak, lau tramuak, buru zuzena eta dorrearen gorputz makurra utzi zituen. Eraikina Erdi Aro berrian egiten zen antzera hornitu zuen, elizpea enparantzara zabaltzen den tokian errenazimendu berriko itxura duen arren.

Santo Domingo de Guzman eliza (XVIII.m.)

Aipatzekoa da barruan Mentxakak Otxandategi neba-arreben ohorez egin zuen marmolezko mausoleoa, baina dorrea har dezakegu udalerriaren nortasun ezaugarritzat. Aipatzekoak dira dorrearen mastaren tentsio bertikala eta gurutzeari eusteko duen linterna zorrotza.