Ondarea

 

Bizkaiko eredu tradizionalekoak dira, eraikin trinkoak, isurialde biko teilatua dute eta fatxadan erdialdeko aterpea. Aldaketa bakarra frontisa mugatzen duten zurkaitz edo haize-babesak dira. Baserrien artean Arrizubiaga baserria (XVI.m.) nabarmentzen da, antza denez, antzina izen bera zuen arma-dorrearen gainean eraikita. Sustatxa, Lukategitxu, Lotxariena eta Madariaga eraikinetan baserri zaharrenek duten egitura ikus daiteke (XVI.m.), fatxadaren planoan ageriko zurtoinak baitituzte. Baserria eraikin funtzionala izan arren, apaintzeko elementuak ditu, hala nola, zurezko tailak, zutabe edo armarriak, Arrate Bekoa, Etxebarri eta Landaida izeneko baserrietan ikusten den bezala.

Baserria Baserria