Ibilbideak Berango

IBILBIDEAK

• GR-280 URIBE

• MUÑARRIKOLANDA, IBILBIDE MEGALITIKOA, SOPELA-BERANGO

• IBILBIDE OSASUNGARRIAK


OHITURA OSASUNTSUAK


Izan ezazu BIZIMODU AKTIBOAgoa. Zure eguneroko ohiturak aldatzea baino ez duzu. Nola?

• Ahal duzun heinean joan zaitez oinez (lanera, erosketak egitera, haurrak eskolara eramatera …),
• Autoa gutxiago erabili, bizikletaz ibili
• Igo eta jaitsi eskailerak igogailua erabili beharrean,
• Telebista aurrean edo sofan eserita ematen duzun denbora mugatu,
• Jolastu haurrekin,
• Jarri musika etxeko lanak egiteko  eta aprobetxatu gehiago mugitzeko …
• Denbora librean, goza ezazu zure inguruaz eta ezagutu Berango eta Berango inguruko bidexkak.

Oharra: Egokia duzun jarduera fisikoaren inguruan informazio sakonagoa eduki nahi izanez gero, kontsultatu zure medikuarekin.

IBILBIDEAK EGITEKO AHOLKU OROKORRAK:

• Oinetakoak: erabili oinetako eta galtzetin eroso eta egokiak. (sasoi euritsua bada, Munarrikolanda inguruan lokatsa egon daiteke)
• Jantziak: Erabili, soineko erosoak, mugimendua ahalbidetzen dituztenak.
• Erabili eguzkitako betaurrekoak eta  eguzkitik babesteko krema.
• Hidratatu, edan ura. Ez irten ibilbidea egitera, ur barik.

ARIKETA FISIKOA OSASUNERAKO

Jarduera fisikoa maiztasunez praktikatzea, beharrezko eta onuragarria da osasunerako. Edonork, edozein adinetakoak, burutu dezake neurrizko jarduera fisikoa.

**Ariketa bizia bada, 3 aldiz astean  ondo legoke.