MUÑARRIKOLANDA, IBILBIDE MEGALITIKOA, SOPELA-BERANGO

Ibilbidea Sopelako Urko futbol-zelaiaren atzetik abiatzen da, gorantz egiten duen lurrezko bidea hartuz, eukaliptoen basoan gora eginez, Muñarrikolandaran gailurraren ezkerrera zuzentzen den pista hartuz. Muñarrikolandako dolmen estazioak zazpi dira: Saierri tumulua, Saierri Muinoa tumulua, Saierriko Landa I, II dolmena eta tumulua, Munarrikolanda I, II dolmenak eta Goikogana dolmena. Pista Eguskizaraino hedatzen da. Bertan aukera bi daude, Unberantz jarraitzea ala Berangorantz jaistea.

Muñarrikolanda Sopela-Berango (PDF 253KB)

Muñarrikolanda Fitxa 2 (PDF 4,57MB)