Zergadunaren datuen aldaketa(bitartekarien erregistroa) prozedura

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Prozedura honen bidez interesdunak bere datuen aldaketa jakinarazten dio Udalari, Udalak bere datuak Bitartekarien Erregistroan zuzen ditzan.

Gogoratu Bitartekarien Erregistroak administrazioarekin harremanak dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztien datuak gordetzen dituela. Pertsonen eta administrazioaren harremana kontratazio publikoaren bidez sortzen da eta kontratatutako ondasunak edo zerbitzuak emanez gauzatzen da.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

  • Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskadiko Autonomia Estatutua
  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua.
  • Sektore Publikoko Kontratuak arautzen dituen urriaren 30eko 30/2007 Legea.
  • Aplika daitezkeen udal ordenantzak.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.berango.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Elexalde, 3. Berango 48640 (Berango) kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Berangoko Udaleko telefono honetara: 94 668 00 08.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900.840.250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.