Udaletxeko ordainagirien ordainketa kopia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez udal ordainagirien kopia eska daiteke. Udal ordainagirien kopia igortzeko prozedura interesdunaren eskaerarekin hasten da beti.

Behin eskaera jasota, dagokion administrazioak eskaera baliozkoa dela eta datu guztiak beteta daudela eta zuzenak direla egiaztatuko du. Horrela ez bada, zuzenketari ekingo zaio. Ezinezkoa izatekotan prozedura artxibatu egingo da.

Aurrekoa egiaztatu ondoren (eta, behar izatekotan, akatsak zuzendu ostean), administrazioak interesdunari igorriko dio udal ordainagiria ordaindu dela egiaztatzen duen kopia.

Prozedura hau edozein udal administraziotan zerga-ordainketaren bat egin duten pertsona fisiko edo juridikoei zuzenduta dago.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa
  • Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateratua onartzen duen martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua
  • Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra
  • Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 42.4 artikuluan zehaztutako jakinarazpenak igortzeko irizpideak ezartzen dituen 1999ko apirilaren 14ko Agindua
  • Diru-bilketarako Araudi Orokorra onartzen duen uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretua
  • Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea
  • Zergapideen Elkar-egokitasun, Erakidetasun eta Lankidetasunari buruzko maiatzaren 30eko 3/1989 Legea
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua
  • Aplika daitezkeen udal ordenantzak

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.berango.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Elexalde, 3. Berango 48640 (Berango) kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Berangoko Udaleko telefono honetara: 94 668 00 08.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900.840.250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.