Uren, zaborren, apurtutako hodien, argiztapenaren, etab. intzidentzia erregistroa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez interesdunak tokiko administrazioa jakinaren gainean jarriko du, hiriko izaera duten azpiegituren funtzionamendu okerraz.

Informazio honekin administrazioak administrazio-ordenamenduak ezartzen dituen tramiteak jarraituz egingo du lan, bere kabuz antzemandako egoera konpontzeko beharrezkoa izanez gero.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Legezko informazioa

  • Euskadiko Autonomi Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 lege organikoa.
  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen Garapen Araudia onartzen duen Errege Dekretuak.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Udal ordenantzak.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.berango.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Elexalde, 3. Berango 48640 (Berango) kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Berangoko Udaleko telefono honetara: 94 668 00 08.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900.840.250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.