Biztanleria eta geografia

Berango

Biztanleria

1960. urtearen aurretiko hazkundea oso geldoa izan zen, Amerika bezalako beste leku batzuetarako emigrazioaren zioz. 60 eta 70. hamarkadetan, ostera, abiada bizian eman zen industrializazio-prozesuaren eraginez. Laurogeigarren hamarkadan pairaturiko krisiak galga zorrotza jarri zion biztanleriaren gehikuntzari. 2010. urteko urtarrilean 6.748 biztanle daude herrian erregistraturik.

Geografia

Sopela du Berangok mugakide iparraldean, Urduliz ipar-mendebaldean, Erandio hego-ekialdean eta Getxo mendebaldean. Material eozenikoak nagusitzen direneko inguru hauetan, paisaia irekia jorratu du erosioak, eta Munarrikolanda (256 m.), Saiherri (197 m.) eta Agirremendi (154 m.) bezalako muinoak baino ez dira nabarmentzen. Gobela ibaiak zeharkatzen du udalerriaren zati bat, eta Abrako Badian itsasoratzen da. Larrañazubi errekastoaren eta hainbat iturri naturalen urak ere bereganatzen ditu ibai honek.

Datu orokorrak

Lurralde Historikoa: Bizkaia
Hedapena: 8,9 km2
Eskualdea: Bilbo Handia
Auzitegi-Barrutia: Getxo

Plano-kale izendegia eguneratua 2017