Patroiaren ohorezko jaiak

Santa Anaren ohorezko jaiak ospatzen dira Berangon uztailaren 26aren inguruan eta Guzmango Santo Domingoren ohorezkoak, berriz, abuztuaren 4aren inguruan. Udalerriko kultura eta kirol taldeek antolatzen dituzte jaietako ekitaldiak.

Jarduerak

  • Urtarrilaren 5ean: Erregeen kabalgata herriko kaleetan eta Pilotalekuan. Antolatzailea: ACADE antzerki elkartea.
  • Otsaila: Inauteriak pilotalekuan. Antolatzailea: Udala.
  • Martxoa: Emakumearen jardunaldiak. Antolatzaileak: Emakumeen Elkartea eta Udala.
  • Martxoa: Zuhaitz eguna Kultur Etxean. Antolatzailea: Udala.
  • Martxoa: Zuberoako Maskarada eta Zanpantzar. Herriko kaleetan antzezten da. Antolatzaileak: Simon Otxandategi Dantza Taldea eta Udala.
  • Bariku Santuan: Jesusen Nekaldi Biziaren antzezpena. Elizaren inguruan. Antolatzailea: “Jesusen Nekaldi Biziaren Elkartea”.
  • Apirila: Ibilaldi neurtua. Antolatzailea: “Simon Otxandategi dantza taldea”.
  • Apirila: Zaldi probak udal probalekuan. Antolatzailea: “Torrekolanda Herri Kirol Taldea”.
  • Apirila: Liburuaren astea apirilaren 23ko astean, Kultur Etxean. Antolatzailea: Udala.
  • Maiatza: Kultur Astea. Kontzertuak, hitzaldiak, kirol-probak eta beste jarduera batzuk. Antolatzaileak: Udala eta herriko elkarteak.
  • Maiatza. Lehen igandean: Nekazaritza eta eskulangintza azoka. Euskal Pastelaren Euskadiko Txapelketa. Antolatzaileak: Berangoko udala eta “Simon Otxandategi dantza taldea”.
  • Ekaina: Ardo Eguna Sabino Arana kalean. Antolatzailea: “Mahatsa Laguntzaileak” elkartea.
  • Ekaina: Sanjuanada Lantzarte auzoan Antolatzailea: Udala.
  • Ekaina: Musika eskolaren entzunaldia musika-eskolan. Antolatzailea: Udal Musika Eskola.
  • Ekaina: Balet jaialdia Berango Antzokian. Antolatzailea: “Asociación Cultural de Ballet de Berango Adagio”.
  • Ekaina: Idi-probak udal probalekuan. Antolatzailea: “Torrekolanda Herri Kirol Taldea”.
  • Uztaila: Gazteuskaltegia Kultur Etxean. Hiri udalekuak. Antolatzailea: Kultur Etxea.
  • Uztaila: Uda Gaztea Kultur Etxean. Gazteentzako jarduerak. Antolatzailea: Kultur Etxea.
  • Uztaila: Udaleku. Udako kanpamentua .Antolatzailea: Kultur Etxea.
  • Uztailaren 26an eta abuztuaren 4an: Santa Ana eta Santo Domingo herriko jaiak.
  • Abuztua: Zaldi probak probalekuan. Antolatzailea: “Torrekolanda Herri Kirol Taldea”.
  • Iraila: Umeen Bizikleta Festa Moreaga parkean. Antolatzailea: Berango Txirrindulari Elkartea eta Udala.
  • Iraila. Irailaren 22ko astean: Mugikortasunaren Astea eta Kotxerik gabeko Eguna Antolatzailea: Udala.
  • Urria: Berangoko Nazioarteko Milia Gobelalde kalean. Antolatzaileak: udala eta “Berango Atletismo Taldea”.
  • Azaroa: Perretxiko erakusketa Udal Pilotalekuan. Antolatzailea: “Gorosti Naturtzale Taldea”.
  • Azaroa: Ibilaldi Neurtua. Antolatzailea: Sei Herri Kultur Elkartea.
  • Abenduaren 3ko astean: Euskararen Astea Kultur Etxean eta Pilotalekuan. Antolatzailea: Udala.
  • Abenduaren 24an: Olentzeroren harrera Pilotalekuan. Antolatzailea: ACADAE.
  • Abendua eta Urtarrila: Gabonetako programa Kultur Etxean eta Pilotalekuan. Antolatzailea: Udala.