Elkarteak

 
  • Helbidea: Abarotxu bidea, 19 
  • Jarduera: Kirol elkarteak
  • Telefonoa: 607 400 317 
  • Faxa:  
  • Harremanetarako:  
  • Webgunea: http://www.elkarkirolak.com/

Berangoko Txirrindulari Elkartea 

Harremanetarako arduraduna:
Javier García

Jarduera nagusia:
Bizikletan ibiltzea 8 eta 14 urte bitarteko haurrekin.

E.K. kirola kudeatzeko proiektua da eta ibilbide luzea egin du kirolari gazteen prestakuntza-alorrean. Ekimen honek kirola bultzatzea du helburu, bai herri kirolean eta bai oinarrizko eta lehiaketazko kirol jardueran. 

Gaitasunak landu egiten ditugu, hastapenetik errendimendu handiko kirolean aritu arte.

Proiektu honen nahia gazteak prestatzea da, beste ezer baino lehen, balioak, jokabideak eta trebetasunak kirol jardueraren bitartez irakatsiz.

Gure programaren helburuak:

  • Gorputz eta kirol hezkuntza bultzatzea eta aztura osasungarriak irakastea.
  • Erabakiak hartzeko garapena edo gaitasuna sustatzea.
  • Bide hezkuntzaren oinarrizko kontzeptuetan trebatzea.
  • Trebakuntza teknikoa txirrindularitza-modalitate ezberdinetan.
  • Txirrindularitzarekin zerikusia duten jarduera paraleloak garatzea.
  • Lehiaketa mailara ohitzea (goi-mailak)

Egiten dituen jarduerak:

  • Otsailaren bigarren hamabostalditik apirilaren erdi aldera arte, domekero: igerilekuetara edo hondartzara edo basora, haur guztiak lagun egin daitezen.
  • Apirileko bigarren hamabostalditik aurrera, zapatuetan eta domeketan, entrenamenduak eta lasterketak. Urriaren hasierara arte 22 lasterketetan hartu dugu parte.
  • Lasterketa hauek antolatzea:
    • 2. urteko kadeteen lasterketa. Santa Ana Sari Nagusia – uztailak 26.
    • Eskolen lasterketa – uztailak 27
    • 23 urtetik beherakoen eliteko lasterketa - Rikardo Otxoa Sari Nagusia
    • Eskolen lasterketa