Ekonomia

Lehen sektorea.

Tradiziozko bizimodua bazen ere, gaur egun ia desagertuta dagoela esan daiteke. Gizon askok eta askok arrantza lanetan jarduten zuten inguruetako portuetan, baserrietan garia, artoa, indabak eta txakolina egiteko mahastiak lantzen ziren bitartean.

Bigarren sektorea.

Antzina landare-ikatza egiten zen bertatik hur zeuden burdinoletarako, eta ohikoak izaten ziren hareharria erauzteko harrobiak. Ahaleginak egin ziren XX. mendearen hasieran burdina eta eztainu-meategiak ustiatzeko, baina itxi beharra izan zuten. Gaur egun garrantzizkoa da industriak bereganatu duen pisua, eta metalurgia eta doitasun-industria mekanikoa dira denen artean nagusitzen direnak.

Hirugarren sektorea.

Berau daukagu gaur egun sektore nagusi (lanean diharduten biztanleen %54).

Komunikazioak.

Bilbotik Barrika-Plentziara doan errepide nazionalean dago Berango. Eusko Trenek Bilborekin eta Mungiarekin lotzen du udalerria, nahiz eta gehien erabiltzen den garraiobidea Bilbo-Plentzia metroa den.