Albisteak

 
Maiatzaren 11n Itzartu taldeko partaideen txanda izango da Antzerkiko Amateur Jaialdian. Sopelanako emakumeen elkarteko talde honek Juan José Alonso Millánen “Damas, señoras, mujeres” lana aurkeztuko du. Miguel Mihura edo Enrique Jardiel Poncela zentzugabeko antzerkiaren aitzindariak izan ziren eta hauek utzitako umorezko ondare satiriko bikainaren ordezkari ona da Juan José Alonso Millán. Oraingo honetan antzeztuko den lana oso emakume ezberdinak batzen dituen komedia da.