Albisteak

 
Pertsona Nagusien Udal Behatokia martxan jartzen da talde honen bizi-egoera eta ezaugarriak ezagutzeko eta deskribatzeko helburuarekin.
 
Pertsona Nagusien Udal Behatokiak urteko lehen hilabeteetan herrian burutu ziren egituratutako eta pertsonalizatutako elkarrizketa sozialen bidez jasotako informazioa aztertzen du. Elkarrizketak senideen edo zaintzaileen aurrean egin ziren beti. Helburua arriskuan edo tratu-txar, utzikeria edo isolamendu soziala egoeran dauden pertsonak identifikatzea da. Era berean, defizit kognitiboa duten pertsonak, gizarte-zerbitzuekin erlazionatutako beharrak eta beharra bereziak dituzten pertsonak ere identifikatu nahi dituzte.
Elkarrizketen emaitzak aztertu ondoren, 2017 honetan Udaleko Gizarte-Ongizateko Sailak burutuko dituen ehun ekintza inguru sortu dira. “Nabarmendu beharra dago ez dela inolako tratu-txar egoerarik edo utzikeriarik antzeman eta elkarrizketatutako %50ek zuzenki erantzun zutela beraien beharrak beteta dituztela”, azpimarratu zuen Gizarte-Ongizate Saileko arduradunak. Nerea Jimenezen arabera, “lehen une batean, Behatokia 80 urtetik gorakoei zuzenduta dago, baina analisi-taldearen adin tartea murriztearen posibilitatea aztertzen ari gara, adinagatik sortutako osasunerako zein arrisku sozialeko egoerak aurreikusi ahal izateko eta hauei aurrea hartu ahal izateko”.
Elkarrizketak urtero errepikatuko dira pertsona hauen bilakaera eta joera ezagutzeko, bai gabeziarik ez izatea eta oinarrizko beharrak estalita izatea adierazten duten pertsonen kasuan bai aurreko urtean egoera aurkakoagoa aurkeztu zuten pertsonen kasuan ere.