Albisteak

 
• 5.Edukiontziaren erabiltzailea al zara?

Dakizuen bezala, orain arte edukiontzi marroian, ezin zitekeen materia organiko kozinatua bota.

Ildo horretan, Bizkaiko Foru Aldundiak, BFA, Basaurin esperientzia pilotu bat egin du, zeinen bitartez ikusi den etxeetatik bildutako zati organiko kozinatuaren kantitatea oso txikia dela.
Esperientzia pilotu honen bitartez konprobatu da, kozinatutako zatia konposta egiteko prozesuan guztian zehar desagertu egiten dela, eta lortzen den amaierako produktuaren kalitatean ez duela inongo eragin negatiborik.

Hori dela eta, informatu nahi dizuegu BFA-ak, edukiontzi marroiaren bilketa zabaldu egin duela, zati organiko kozinatua onartuz.

Berangoko Udaletik, zuen etxeetan  hondakinen bereizketarako eta birziklapenerako egiten duzuen ahalegina eskertu nahi dizuegu.

Hala ere, hondakinen bereizketa egokia eta birziklapena bultzatzen eta indartzen jarraitu nahi dugu, oraindik Europatik ezartzen diren helburuetatik urrun gaudelako. Hondakinei buruzko Direktibaren arabera, 2020.urterako, hondakinen bilketa eta bereizketa %75arte gehitu beharko litzateke, eta gaur egun Berangon hondakinen %15 baino ez da bereizten birziklapenerako (2013.urteko datuen arabera).