Albisteak

 
Noiz: Ekainak 8
Ordua: 11:00-15:00
Non: Antsonekoa Plazan, Urdulizen

Gonbita egiten dizugu ekainaren 8an izango den merkatura etor zaitezen; ekitaldia Urdulizen izango da. 38 postuk osatuko dute merkatua, eta jendearentzako ordutegia goizeko hamaiketatik arratsaldeko hirurak bitartekoa izango da. Hemen, bigarren eskuko edozein objektu mota aurkitu ahal izango duzu, eguneroko bizimoduan laguntza emango dizuna. Merkatu honekin lortu nahi dena da, batetik, berrerabilpena sustatzea, eta, bestetik, zaramara ez botatzea beste batzuek erabiltzen jarrai ditzaketen produktuak.

Zure zain gaude! Etorri gurekin!

AURRERA ARAITZ

Merkatuan, plastikozko tapoiak jasoko dira Araitzentzat, 2 urteko ume urduliztarrak, garuneko paralisia duela-eta, gure laguntza behar du bere beharrizanak betetzeko.

Gainera, ARAITZen aldeko dirua biltzeko, postu batean salgai jarriko dira haren amak eskuz egindako objektuak, bai eta Luna Maga moduko diseinatzaileek eta beste marka batzuek dohaintzan emandako arropa eta osagarriak ere.

Araitz (PDF 467KB)