Albisteak

 

Jakinarazten da, Berangoko ondorengo berdeguneetan txakurrak solte ibili daitezkeela, beti  ere, jabearen zaintza eta kontrolpean badaude. Hori dela eta gune horietan, hori adierazten duten panelak jarri dira.

- Kurtze auzoan, Kandaruerreka erreka inguruan
- Moreagan, anbulategi inguruan Gobela ibaiaren inguruan.
- Zugatz ibilbide eta Maisu ibilbidearen artean dagoen berdegunean (ez da sartzen udaletxe atzean dagoen mahai gunea).
- Armuru bidearen atzealdean dagoen berde gunea.

Beste herriko parke edo landa guneetan berriz, txakurrak lotuta joan behar direla gogorarazten duten panelak jarri dira.