Albisteak

 
Jose Antonio Landa zaldi probak kintopeko Memoriala ospatuko da apirilaren 4, 5 eta 7an Berangoko probalekuan. Torrekolanda Herri Kirol Taldeak  antolatzen du txapelketa hau. Parte hartzaileen artean 700 eta 300 euroen arteko bederatzi sari banatuko dira. Ezarritako baldintzak ohikoak izango dira, Euskadiko Jolasen eta Kirolen Federazioaren kontrolpean. Gainera, derrigorrean, frogan parte hartzen duten animalia guztiek mikrotxipa eraman beharko dute.