Albisteak

Teatro txirlora 
Berango Antzokiko otsailaren agendan antzerki klasikoa, kalitate handiko zirkoko ikuskizuna eta “Elvi” sabeliztunak eskainitako emanaldi dibertigarria nabarmentzen dira. Azken hau, txikienen ezaguna da ETBko zenbait saiotan agertzeagatik.
6an “Cirque de Legumé”-rekin (18:00etan) barrerako gonbidapen bat eskainiko da. Ikuskizun mutu dibertigarriak barazkiekin maitemindutako bi “klown” aurkezten ditu. Muntaketa hau Estatu Batuetan, Kanadan, Alemanian, Irlandan eta Britaina Handian aurkeztu da, non hainbat jaialditako epaimahaiek saritu duten eta kritikariek goraipatu duten. “Cirque de Legumé”k Dublineko Fringe Jaialdiaren saria eta New York-eko 1st Irish Theatre Festival-eko sari berezia irabazi ditu. Bira hau Berangora heltzen da sarreraren prezio herrikoia (3 euro) oso erakargarria izanik.
Hilearen erdialdean, 15ean, ACADAEren (Arte Eszenikoetako Lagunen Elkarte Kulturala) txanda izango da “La Casa de Bernarda Alba” lanarekin (19:00etan). Fernando Ansoleagak funtsean antzerki klasikoa den lan hau zuzentzen du, parte hartzen duten emakumezkoak diren aktore-zerrendaren interpretazio bikainagatik arrakasta handia lortu duena. Oso zaindutako muntaketarekin eta jantziekin, Federico García Lorca olerkariaren eta dramagilearen lanaren antzezpenak, emakume-talde baten bizipenetara eta beren boterezko harremanetara hurbilduko gaitu. Herriko elkarteak kalitate handiko ikuskizuna eskainiko du, sarrerak euro bateko kostu sinbolikoarekin salduko direlarik.
Ramon Irizarren ikuskizuna ere nabarmendu behar da. Irizar “Elvi” sabeliztuna izango da otsailaren 23an, arratsaldeko seietan. Elvi oso adin goiztiarrean zirkoaren munduan murgildu zen bilbotarra da, “klown”, magia, antzerki eta musikako ikuskizunetan parte hartzen duena.
Espainiako eta Frantziako zirku desberdinetan lan eginez esperientzia lortu ondoren, gaur egun astero parte hartzen du Euskal Telebistak haurrei zuzendutako zenbait programatan , "Barrebusa",  "Altxaporru” eta "Triki Traka Triki Tron" saioetan, hain zuzen ere.
Elvik pertsonaia desberdinak, elkarrizketak, musika eta istorio txikiak umorezko doinuarekin batzen ditu bere ikuskizunean.
Algara ziurtaturik dago pertsona guztiek barnean daramagun ume txikia eta inuzentea den “Enekitxu”rekin, eta "Iñasius" arratoi dibertigarriarekin.