Albisteak

 

Berangoko Antzerki Amateur Jaialdiaren laugarren edizioa maiatzaren 9an hasiko da “Amigas...¿para siempre?” lanerekin. Antzezlanak barrea eta hausnarketa sortzea du helburu. Ikuskizuna arratsaldeko zazpietan antzeztuko da Berango Antzokian, maiatzean larunbatero muntai ezberdin bat eskainiko den tokian. 16an Miguel Miuraren “La tetera” lanaren txanda izango da. Antzezlan hau ere komedia dibertigarria da. Lagun batzuek ezkon du berria den bikote bat bisitatzen dute, senarra parrandazalearekin ondo pasatzeko asmoarekin. Baina honek aintzinako ohitura horiek guztiak alde batera utzi ditu ezkondu ostean eta etxetik irteten ez den gizona
bihurtu da. Bisitariek ezkonberriei teontzi bat oparitzen diete eta hortik dator ikuskizunaren izenburua. 31n Txirlora-ACADAEk (Arte Eszenikoen Lagunen Kultur Elkartea) zikloa amaituko du.