Albisteak

 
Berangoko alkateak, Anabel Landa, eta Kaleratzerik ez! elkarteko koordinatzaileak, Marta Uriarte, hitzarmen bat sinatu dute gaur plataformak Berango Antzokian publikoaren arretarako bulego bat zabal dezan. Berango Antzokia herriko antzoki berria da, Santa Anako auzoan kokatuta dagoena. Helburua kaleratze kasuak sahiestea da, eta ildo horretan hipoteka ordaintzeko arazoak dituzten pertsonek informazioa eta aholkularitza eskuratu ahal izango dituzte bulego berrian. Publikoaren arretarako zerbitzua astearteetan eta ostegunetan, 10:00ak eta 14:00ak bitartean, egongo da zabalik. Lokala luzatzea alkatearen ekimena izan da eta Kaleratzerik ez! elkarteak eskualdean duen mota honetako lehen bulegoa izango da.