Albisteak

 
Jammu taldeak dantza egingo du gaur, arratsaldeko zazpietan, Berango Antzokian. Senagelko artistek beraien herriko ohiko dantzak erakutsiko dituzte, ikusgarritasunagatik, jantzi deigarriengatik eta eskatzen duten ahalmen fisikoagatik bereizten direnak. Dakkarreko dantza taldeak publikoa liluratuko duen ikuskizuna erakargarria eta maila handikoa izango dela agintzen du. Bihar Jammu taldeko kideek haien ikuskizuna Urdulizen aurkeztuko dute, arratsaldeko zazpietan ere.
Simon de Otxandategi taldea Senegaleko dantzarien anfitrioia da. Berangoko dantza taldearen zuzendariak, Iñaki Gonzalez, Jammu taldeko kideen kalitate artistikoa eta giza-kalitatea azpimarratu zituen. Simon de Otxandategik Dakkarren ospatutako jaialdi batean parte hartu zuen pasadan urtean eta zirrara handia eragin zuen afrikako publikoarengan.