Albisteak

 
Berangoko Udalak  Irisgarritasunaren Legea beteko duen malda bat jarriko du Metro geltokiaren sarreratik hurbil kokatutako igogailuaren ondoan. “Azken hilabeteetan igogailuan matxura bat egon da eta mantenuaren arduraduna den enpresak bost egun behar izan ditu konpontzeko. Onartezina da hainbeste denboratan geldi izatea”, adierazi zuen Berangoko alkatea den Anabel Landak. Azpiegitura honek Sabino Arana kaleko beheko partea eta Intxaurraga auzoko goikaldea lotzen ditu.
Igogailuaren arazo horiek, Gobernu Taldea horrelako egoerak errepika ez daitezen irtenbideak bilatzera bultzatu dute. “Teknikariei irisgarritasuna betetzen duen malda bat arin jartzeko aukera aztertzea eskatu zitzaien, zonaldeari behin betiko irtenbidea ematen zaion bitartean”. Landak esan zuen arabera, pasadan irailaren 20an Berangoko Udaleko Hirigintza eta Ingurugiro Informazio batzordeko zinegotziei hau guztiari buruzko informazioa luzatu zitzaien. “Zer gertatzen da igogailuarekin? galdera egin zuen zinegotzi baten interpelazioa argitzeko izan zen”.
Gaur egun malda birplanteatuta dago eta “aurrekontua eta ezaugarriak ezagutu ostean berehala jarriko da. Zonalderako behin betiko proiektua egin arte ordezko konponbidea izango dela nabarmendu nahi dut”, eragin zuen alkateak.
Elementu honen kokapena Sabino Arana kaleko bigarren fasearen berrikuntzaren proiektuan islatuta agertzen zen jada eta lanak laster hasiko dira, duela gutxi esleitu baitira. Pasadan urriaren 2tik maldaren planoak argitaratuta agertzen dira udaleko web orrialdean.