Albisteak

 

Santo Domingoko jaiak abuztuaren 2tik 4ra izango dira eta adin guztietara zuzendutako egitaraua izango dute. Abuztuaren 10ean bakalada herrikoia egingo da elizako zelaian. Jaiak umeentzako ikuskizun batekin hasiko dira, arratsaldeko zazpietan. Ordu erdi beranduago eskupilota partidak hasiko dira udal pilotalekuan. Ondoren, umeentzako tailerrak burutuko dira gaueko bederatziak arte. Ordu horretan Simon de Otxandategi abesbatzak emanaldi bat egingo du. Gaueko hamaiketatik aurrera eta hirurak arte, erromeria egongo da Egan taldearen eskutik.

 

Igandean umeentzako parkea egongo da, puzgarriekin eta jolas desberdinekin. 13:30ean aparraren jaia egingo da, goizeko aktibitateei amaiera emanez. Gaueko ekintzak 19:00etan hasiko dira bilboko abestiekin eta zortzietan hanburgesen dastatzea egingo da. Ordu bat beranduago bertsolarien saioa egongo da eta hau amaitzean Joselu Anaiak taldearen erromeria hasiko da.

Astelehenean egitaraua Santo Domingo de Guzman elizan egingo den mezarekin hasiko da. Ondoren, 13:00etan, herriko Simon de Otxandategi taldeak euskal dantzen erakusketa egingo du. Arratsaldean, jarduera probalekura mugituko da eta han idien frogak egingo dira 19:00etan eta Gorritiren animaliekin egindako ikuskizuna hasiko da 18:00etan. Zortzietan Xaiborren diskofesta martxan jarriko da, txokolatadarekin batera.

Bakalada herrikoia abuztuaren 10ean izango da. Berangoko koadrilak jai egunaz gozatzeko sukaldaritzako-jardunaldian elkartzea da helburua.