Albisteak

 
Otxandategi taldeak elkarteko kideak eta hauen hurbileko pertsonak bildu nahi ditu asteazkenean, urtarrilak 30, 20:00etan, taldeko egoitzan burutuko den entseguan. Agate Deuna ospatzeko egingo den entsegu orokorra izango da hau. Otsailaren 3an Berangoko kaleetatik abestuko dute, 10:00etatik 14:00etara, eta otsailaren 16an aurreikusitako ikuskizun berria eskainiko dute Santo Domingo De Guzman elizan.