Albisteak

 

Berangoko Udalak, irailaren 26an burututako Udalbatzan, Sabino Arana Kalea berriztatzeko obraren 1. Fasea, Construcciones VUSA enpresari esleitzea erabaki zuen.

Proiektu honen kostua 1.209.983,91 eurotakoa da (BEZ-a kontutan eduki barik) eta Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saileko  “Azpiegiturak 2017” programaren bitartez, 30.236,44 eurotako diru-laguntza jaso du.

1go fase honetan, Sabino Arana hasieratik hasi eta (Bizkaiko etxebizitzatatik 2,4,6 eta 8) Landaida bideko biribilgune-arteko berriztatze obrak burutuko dira.

Proiektuaren erredakzioa baino lehen, ante-proiektuan, proposamen bi aurkeztu ziren eta herritar partaidetzaren bitartez, bietariko bat aukeratu zen, hain zuzen ere, aparkalekua azaleran aurkezten zuena, lur-azpiko aparkaleku gabea.

Sabino Arana kalearen ordenazio berriak, trafikoa geldotuko duen ibilbide edo diseinu bihurgunetsua izango du, komertzioen aurrean sortuko diren guneak, aisialdirako gune bihurtuz. Zerbitzu azpiegitura berriak gauzatuko dira eta desnibel eta eskailerak kenduko dira. Ibilgailuentzako eta oinezkoentzako guneak desberdinduz zolatuko da eta bidegorria barneratuko da kalean. Gauzatuko diren ekintza guzti hauen bitartez, kalea oinezkoentzako berreskuratze du helburu Berangoko Udalak.