Albisteak

 
Berangoko udaletik informatzen da, Bizkaimendi Lan Garapenerako Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak, ustiapenetan sortzen diren hondakin zoosanitariak (botika potoak, xiringak, orratzak...) eta hondakin fitosanitarioak (ongarri ontziak, herbizidak, fungizidak...) gaika biltzeko zerbitzua eskaintzen duela.

Lehen mailako sektoreko higienerako programetan eta baldintzen kodean ezarritakoaren arabera hondakin zoosanitario eat fitosanitarioak modu egokian kudeatu behar dira.

Honekin batera atxikitzen den dokumentuan, hondakin horiek baimendutako kudeatzaile bati non eta zein egunetan eman ahal izango diren azaltzen da. Kudeatzaileak hondakinak jaso dituelako frogagiriak emango dizuete eta ustiapenerako koadernoan gorde beharko dituzue.

Ekimena interesagarria eta baliagarria izango delakoan.

Inongo galdera edo zalantzark izatekotan, jarri zaitez kontaktuan:

JATA ONDO, LANDA GARAPENERAK ALKARTEA
Gamiz bidea 30
48100 Mungia
Tel: 94 615 66 12
jataondo@jataondo.org