Albisteak

 

Ehunka pertsona baino gehiagok Berangoko 2019ko Aurrekontu Parte-hartzaileen inguruko iradokizunak aurkeztu dituzte. “16 urtetik gorako auzokoak beraien iradokizunak aurkezten animatzen ditugu. Eta azaroaren 11ra arte epea dutela gogorarazten diegu”, aipatzen du Herritarren Parte-Hartzearen arduraduna den Juan Carlos Collado zinegotziak. Bere ustez, Gobernu taldearentzat garrantzitsua da parte hartu duten herritarren iritzia, Aurrekontuak prestatzerakoan erabilgarria izango delako.
Auzokoen parte-hartzea areagotzeko antolatu diren informazio ekimenen artean atzo, azaroak 7, ikusentzunezko laguntza izan zuen hitzaldi bat burutu zen Nagusien Etxean.
Gogoratu! Proposamenek udal-eskuduntzakoak izan behar dute, ondoko gaiekin erlazionatuta: Hirigintza, Lanak eta Zerbitzuak, Berdintasuna, Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria, Droga-mendekotasuna, Ingurumena, Osasuna, Herritarren Segurtasuna, Herri-babesa eta Gizarte Ekintza, eta guztiek bideragarriak izan behar dute teknikoki eta ekonomikoki.