Albisteak

 
Berangoko XXVIII. Nazioarteko Milia larunbatean ospatuko da. Oraingoan ere, txapelketan parte hartuko duten atleten garrantzia nabarmentzen da. Portugaleko Rui Silva, hainbat urtetako irabazlea, nazioarteko ordezkari nagusia da. Gizonezkoen kategorian Manuel Olmedo, Abdel Mechaal, Arturo Casado, Álvaro Rodríguez, Carlos Alonso, David Bustos edo Jesús España, besteak beste, egongo dira. Emakumezkoen kategorian, Solange A. Pereira, Fuentes Pila ahizpak – Iris eta Zulema- Isabel Macias eta Europa mailan dominak lortu dituen Poloniako Joanna Jozwik egongo dira. Lehenengo lasterketa 16:30ean izango da eta elitezko federatuak 19:00etan eta 19:20ean irtengo dira.