Albisteak

 
Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi dute, Cydalima perspectalis, ezpeleko sitsa, organismoa detektatu dela. Izurri honek, kalte handiak egiten dizkio Buxus spp-ri eta landareak hil ere egin ditzake.
 
Izurri honek ez ditu beste espezie vegetal batzuk ukitzen.
 
Izurri honi Bizkaian aurten lehenengoz erreparatu zaionez gero, ez dago jakiterik zenbat belaunaldi emango dituen urtean gure aldean. Europako beste alde batzuetan izurri honek hiru belaunaldi ere hartzen ditu.
 
Izurri hau ez d koarentenakoa, baina oso erasokorra denez gero, ekitea komeni da baldin eta espezie honen landareak babestu nahi badira.
 
Gehiago jakin nahi izanez gero, Derioko Landare Babeserako Zentrora jo dezakezu 944541009 edo kontsultak egin ditzakezu posta elektronikoko helbide honetan: sanidad.vegetal@bizkaia.eus

Argibide gehiago (PDF 224KB)