Albisteak

 
Olentzero eta Errege Magoak Berangoko Gabonetako protagonista nagusiak izango dira berriro ere. ACADAEk- Arte Eszenikoen Lagunen Kultur Elkartea- umeek poz handiz itxaroten dituzten bi jarduera hauek antolatuko ditu. Ikazkinaren pertsonaia ospetsuak ilusioa banatuko du umeen artean abenduaren 24an.  
Olentzero Berangoetako Kultur Etxetik irtengo da arratsaldeko sei eta erdietan. Kalejiran girotzeko musika egongo da eta Simon de Otxandategi kalea zeharkatuko du herriko frontoian amaitzeko. Han Olentzerori harrera egingo zaio. Ikazkinak umeak agurtuko ditu, frontoira hurbiltzen direnen artean ilusioa eta gozokiak banatuz.
Kabalkadak herriko kaleak kolorez beteko ditu urtarrilaren 5ean. Arratsaldeko zazpi eta erdietan irtengo da leku berdinetik, hau da, Berangoko Kultur Etxetik. Ekialdeko Magoak zaldiz joango dira segizioaz, morroiez eta legio erromatarraz lagunduta. Harrera frontoian ere izango da eta han opariak eskatzera hurbiltzen diren umeen artean gozokiak banatuko dituzte.