Albisteak

 
38.000 euro zuzendu dira Berango-Merana Eskola Publikoan egondako hobetze lanak egitera. Diru honetako parterik handiena gimnasioaren zorua berritzeko erabili da. Lanak abuztuan egin dira, umeen oporrak aprobetxatuz. Itxitura ere hobetu da eta Haurreskola margotu egin da.
Gimnasioan egindako obrek dornadura zaharra kentzea eta kirol zoru berria jartzea barneratu dute. Zoru berriak akabera elastikoagoa du eta kirolak praktikatzeko, dantzatzeko eta tatami moduan erabiltzeko bereziki aproposa da.
Honez gain, eskolako itxitura hobetu da. Parte altuan lan egin da batez ere, Simon de Otxandategi kaletik urrunago dagoen atalean. Han hesiaren zati batzuk apurtuta zeuden eta horregatik kendu egin da eta plastikozko akabera duen hesi berria jarri da. Era berean, Haurreskola barrutik margotu da, futbito zelaiaren ondoan kokatuta dagoen itxitura konpondu da, eta beste lan txiki batzuk burutu dira.
 
Lan hauek eskola hobetzeko egin dira. Ikastetxea ia guztiz berritu da azken urteotan. Berango-Merana eskolaren eraikuntza nagusiaren estalkia duela pare bat urte aldatu zen. San Marcos I eraikin osoa, Haur Hezkuntza barne-hartzen duena, birgaitu zen ere. Barrutik guztiz zaharberritu zen eta igogailu bat jarri zen.
Gainera, eskolako sarbideak hobetu dira eta isolamendua eta elektrizitatearen instalazioa berritu dira. Atezainaren etxea ere desagertu zen, bere ordez bi batzar-areto eta ikasgela bat kokatzeko.